Erromatar hauek… onegiak dira
Osasunak eta Athleticek ez dute batere aukerarik eduki Real Madrilen eta Bartzelonaren aurka (1-5, eta 2-0, hurrenez hurren).
Asterixek eta Obelixek sarritan esaten duten esaldiarekin jolasean, “erromatar hauek… onegiak dira” esan behar da, Real Madril eta Bartzelona hizpide ditugunean. Inperioa dira. Zapaldu egiten dituzte gainerako aurkariak.
Gaur, gureetako biri tokatu zaie txanda. Biak ari dira denboraldi ederra egiten, eta ematen zuen… Baina ez. Ezusteak ez du zirrikiturik inondik sartzeko bi handien esparruan. Are gutxiago Liga jokoan dutenean. Txantxa gutxi hor. Zirt eta zart.
Real Madrilek zirt Iruñean. Bartzelonak zart Athletici. Bi estilo, nagusitasun bera. Aurkarietan, aldiz, ezintasunaren kopeta behin eta berriz. Onak direnak txar bihurtzen dituzte. Gaurkoa adibidea: Osasunak denboraldiko partida txikiena jokatuko zuen zaleen aurrean, eta Athleticek ere ezin izan du berea eman.
Iruñean, 1-5. Bartzelonan, 2-0. Izan zitekeen beste edozein emaitza, zenbakiekin dantza egin daiteke batera edo bestera, baina bien nagusitasuna ezin da mugitu. Harritzarra da, eta kontrario guztiak zanpatzen ditu, Liga maldan behera hasi orduko. Hasi eta buka.
Eskerrak datorrenean, neurri bereko aurkariak izango dituzten aurrean gureek. Denak ez dira erromatar onak ingurura begiratuta.
http://www.youtube.com/watch?v=faHo3MMMCoA
http://www.youtube.com/watch?v=tYK82soEBOc