Emakumezkoak ere lehiara

Egilea:

Data: 2012/09/01

LEHEN MAILA

Realak Vallecasen ekingo dio gaur, eta derbia izango da bihar Lezaman: Athletic-Lagunak

Asteburu honetan ekingo zaio emakumezkoen Lehen Mailari. Bertan ariko dira Athletic, Reala eta Lagunak. Hain justu, bihar, derbia izango da Lezaman, bizkaitarren eta nafarren artean. Realak gaur jokatuko du, Vallecasen.

Hauxe da partiden zerrenda:

  • Levante-Tranportes Alcaine (gaur, 17:00)
  • Rayo-Reala (gaur, 18:00)
  • Athletic-Lagunak (bihar, 11:00)
  • San Gabriel-Atletico (bihar, 11:00)
  • Huelva-Sevilla (bihar, 11:15)
  • Collerense-Levante (bihar, 12:00)
  • Olivenza-Valentzia (bihar, 12:30)
  • Espanyol-Bartzelona (bihar, 16:00)