Eibarrek sendotu egin du igotzeko kanporaketan sartzeko aukera

Egilea:

Data: 2012/02/20

Arandinari erraz irabazi zion atzo (4-0). Beste guztiei dagokionez, beste garaipen bat bakarrik egon zen: Reala Bk azken minutuan lortu zuena Segovianaren aurka (4-3).

Ez da asteburu oparoa izan Euskal Herriko taldeentzat Bigarren B Mailan. Eibarrek eta Reala Bk bakarrik irabazi dute, eta Amorebietak, Osasuna Bk eta Lemoak berdindu; besteak galtzaile izan dira.

Hauek dira gureen emaitzak:

  • Real Union-Zamora (1-1)
  • Reala B-Gimnastica Segoviana (4-3)
  • Osasuna B-Amorebieta (1-1)
  • Eibar-Arandina (4-0)
  • Alaves-Guijuelo (1-1)
  • Mirandes-Sestao (2-1)
  • Ponferradina-Athletic B (2-1)
  • Burgos-Lemoa (2-2)

Beste emaitzak eta sailkapena.

Bideo honetan dituzue ikusgai Eibarren golak eta partidako laburpena, Aranda Deporte kanaletik hartua:

http://www.youtube.com/user/arandinatv#p/a/u/0/NzA6PmWWLoo