Eibarrek galdu egin zuen Lugon (1-0)

Egilea:

Data: 2012/05/21

2. B Mailara igotzeko partidetan, Barakaldok bideratuta utzi du kanporaketa, eta beste muturrean, Peña Sportek oso zail du aurrenekoa gainditzea.

Eibarrek datorren asteburuan lanak ondo egin beharko ditu 2. Mailara igotzeko lehen kanporaketa gainditzeko. Atzo, Lugon galdu egin zuen (1-0).

Emaitza guztiak hauek izan ziren.

2.B Mailara igotzeko kanporaketetan, denetik egon zen. Peña Sportek aukera dauka lehenengoa gainditu eta igotzeko, baina miraria beharko du, Logroñesen zelaian aise galdu zuelako (4-0). Beste talde guztiek hiru kanporaketa gainditu behar dituzte igotzeko, eta hauek izan ziren horien emaitzak:

  • Parla-Barakaldo (0-2)
  • Mar Menor-Portugalete (1-1)
  • Beasain-Levante B (3-3)
  • Azuqueca-Tudelano (1-1)
Atzoko emaitza guztiak, hemen.

Datorren asteburuak erabakiko dira kanporaketa horiek ere.