Eibar eta Amorebieta, beste hiruna puntu

Egilea:

Data: 2012/02/25

Armaginek Burgosen irabazi dute (0-1), eta Amorebietak Reala B gainditu du (1-0). Athletic Bk galdu egin du Mirandes liderraren aurka (2-3).

Bigarren B Mailako 2. multzoan, gaur jokatu dute lau aurrenetatik hiruk, eta aurkariei ez diete ezusterako tarterik erakutsi. Mirandesek, Amorebietak eta Eibarrek irabazi egin dute.

Hauek dira emaitzak:

  • Athletic B-Mirandes (2-3)
  • Amorebieta-Reala B (1-0)
  • Burgos-Eibar (0-1)

Biharko partidak eta behin-behineko sailkapena hemen.

Amorebietak eta Reala Bk lehia estua jokatu dute gaur.