Defentsa eta erasoa lantzeko ariketa

Egilea:

Data: 2012/03/23

Defentsan, presioa eta lerroak atzeratzea landuko ditugu, eta erasoan, jokalari bat gehiagorekin zer egin behar den.

Ariketa osoa da hau, gauza asko lantzeko aukera ematen baitu. Defentsako eta erasoko baliabide batzuk egiteko egokia da.

AZALPENAK

  • Zelaiaren erdian egiteko ariketa da.
  • Bi talde ariko dira aurrez aurre: batean 7 jokalari, bestean 6 + atezaina
  • 7koa hasiko da, eta gola sartu behar du ate handian.
  • 6ko taldea lerroak asko atzeratuta egongo da.
  • 6ko taldeak baloia berreskuratzen duenean, gola sartzera joan behar du 3 ate txikietako batera (zelai-erdiko marran daude jarrita). Lortu behar du baloia ahalik eta urrutien galtzea, galtzekotan.
  • 7ko taldeak baloia galtzen duenean, presio handia egin behar du baloia berreskuratzeko.
  • 7ko taldeak baloia berreskuratzen duenean 6ko taldeak lerroak asko atzeratu behar ditu.
  • 7ko taldeak baloia duenean, oso garrantzitsua da zelaia zabaltzea, jokalari bat gehiagorekin daude eta.

Marrazki hauetan erakutsiko ditugu ariketan gerta daitezkeen hainbat egoera.

Futboleko entrenatzailea eta kazetaria