Clemente fitxatu du Sportingek
Denboraldia amaitu arteko hitzarmena sinatu du klubarekin
Javier Clemente izango da Sportingeko entrenatzailea gaurtik aurrera. Denboraldia amaitu arteko kontratua sinatu dute klubak eta entrenatzaileak. Eguerdian egingo da aurkezpena.
Bere azken lana Kamerunen izan du, selekzioko entrenatzaile, eta bidali egin zuen Federazioak, helburuak ez betetzeagatik.
Sportingen lan zailak dauzka, azken-aurreko baita taldea Ligan. Salbatzeko lehen aukera 6 puntura dauka.