‘Chori’ Castrok Realean jokatuko du datozen lau denboraldietan

Egilea:

Data: 2012/06/01

Behin-behineko tratua itxi dute bi aldeek, eta osasun azterketan arazorik ez bada, akordioa gauzatu egingo da.

Realak jokalari berria izango du uztailaren 1etik aurrera: Gonzalo Chori Castro. Behin-behineko akordioa egin dute klubak eta jokalariak, eta osasun azterketa gainditzea baino ez zaio falta tratua behin betiko ixteko.

Lau denboralditarako sinatuko du Uruguaiko erdilari-aurrelariak. 2007tik Mallorcan aritu da, eta 109 partidetan 19 gol sartu ditu.

  • Izena: Gonzalo Castro Irazabal
  • Adina: 27
  • Jaioterria: Trinidad, Flores (Uruguai)
  • Taldeak: Nacional Montevideo (2002-2007), Mallorca (2007-2012), Reala (2012tik)