Buffonek 2015era arte luzatuko du kontratua Juventusen

Egilea:

Data: 2012/03/28

Atezain beteranoak maila bikaina ematen jarraitzen du.

Gianluiggi Buffon izango da munduko atezainik onenetakoa. Bakoitzaren gustuen arabera dago onena zein den esatea.

Beteranoa da, baina 2015era arte bere lanarekin gozatzeko aukera izango dugu. Urte horretako ekainaren 30a arte luzatuko du Juventusekin duen kontratua. Halaxe iragarri du klubak. 6 milioi euro irabaziko omen ditu urteko.

Maila bikaina ematen jarraitzen du. Taldean eta Italiako selekzioan. Lehiakorra da oso, eta halaxe segitzen du, irabazi beharreko ia titulu guztiak irabazita baditu ere: Italian, denak; Munduko Kopa ere bai… Txapeldunen Liga eta Eurokopa falta zaizkio.  Astia badu lortzeko oraindik.