Brasilek lekua gorde du finalean

Egilea:

Data: 2013/06/26

KONFEDERAZIO KOPA

Uruguai menderatu du (2-1).

Brasil da lehen finalista Konfederazio Kopan. Uruguai menderatu du (2-1).

Lehen gola Fredek sartu du etxekoentzat (41. min). Handik zazpi minutura, Cavanik berdindu egin du, eta partida bukatzear zela, Paulinhok sartu du bigarrena.

Husna zirela, Forlani penalti jaurtiketa urrundu dio Julio Cesarrek.

Finala datorren igandean da.

Beste finalerdia bihar da, Espainia eta Italia aurrez aurre (21:00).