Brasil, etxearen jabe

Egilea:

Data: 2013/07/01

KONFEDERAZIO KOPA Brasilek Espainia menderatu du finalean (3-0).

Freden bi golekin eta Neymarrek sarturikoarekin Brasilek astindua eman dio Espainiari gaur goizaldean (3-0). Brasilen bertan. 47. minuturako eginak zituen hiru golak. Tartean, Sergio Ramosek penaltia huts egin zuen.

Hirugarren eta laugarren postuko lehian, Italiak penaltietan menderatu zuen Uruguai. 2-2 bukatu zuten partida, eta penaltietan 3-2 nagusi Italia.