Bolivia, azkenean

Egilea:

Data: 2012/11/07

EUSKAL SELEKZIOA
Xabier Azkargortaren selekzioa izango da aurkaria abenduaren 29an, Anoetan.

Euskal Selekzioak Bolivia izango du aurkari abenduaren 29an, Anoetan. Hala baieztatu berri du Euskal Futbol Federazioak.

Xabier Azkargortaren selekzioari begirada txiki bat botako diogu. Jokatu zuen azkeneko partida urriaren 16an izan zen, 2016ko Munduko Kopara sailkatzeko fasean. Uruguai izan zuen aurkari, eta 4-1 irabazi zuen Boliviak. Jokalari hauek aukeratu zituen entrenatzaile azpeitiarrak:

  • Sergio Galarza
  • Luis Gutierrez
  • Pedro Azogue
  • Marcelo Martins
  • Alejandro Chumacero
  • Gualberto Mojica
  • Ronald Raldes
  • Marvin Bejarano
  • Carlos Saucedo
  • Edward Zenteno
  • Rudy Cardozo
  • Carlos Arias
  • Luis Mendez
  • Cristian Vargas
  • Rony Jimenez
  • Juan Carlos Arce
  • Jose Luis Chavez
  • Jhasmani Campos
  • Alcides Peña
  • Gabriel Valverde
  • Ronald Segovia
  • Jose Barba
  • Alejandro Melean