Bi partida handi
TXAPELDUNEN LIGA
PSG-Bartzelona eta Bayern-Juventus: final-laurdenetako lehen bi neurketak, gaur.
Txapeldunen Liga une gozoenean sartuta dabil, eta final-laurdenek emango diote hasiera zirrarari. Gaur bi jokatuko dituzte, eta biak dira erakargarriak (zergatik jartzen ditu ordu berean UEFAk?). Hauek dira bi neurketak:
- PSG-Bartzelona (20:45)
- Bayern-Juventus (20:45)
Bigarrenak kutsu historiko handia dauka. Bi talde lorpenez eta garaipenez beteak aurrez aurre. Nahiz eta baden datu bitxi bat: elkarren aurkako lehia handirik ez dute jokatu gaur arte Europako lehiaketa nagusian. 2004an jokatu zuten aurrenekoz, eta harrezkero seitan izan dira parez pare, multzoen fasekoak guztiak.
Bideo honetan, Bartzelona-PSG partidako bi golak daude, 1994-1995 denboraldikoak. Joaneko neurketa izan zen hau: