Beste kolpe bat azken minutuan
Athleticek luzapeneko tartean galdu du Betisen zelaian (2-1), azken 25 minutuetan jokalari bat gutxiagoz aritu eta gero
Eroa izan zen partida. Kontrolik gabekoa. Ez Betis, ez Athletic, ez ziren gai izan neurketaren erritmoa geratzeko, eta joan-etorri zoroan joan zen lehia osoa. Halakoetan, edozer gertatzea ez da harritzekoa izaten. Aukera horien artean dago azken minutuan galtzea, eta zigor hori pairatu zuen Bielsaren taldeak (2-1).
Azken 25 minutuak jokalari bat gutxiagoz aritu ziren zuri-gorriak, epaileak Javi Martinezi bigarren txartel horia atera eta gero.
Emaitza txar horrekin, Athletic zortzigarren postura jaitsi da behin-behineko sailkapenean.
Partidako golak honela banatu zituzten: Betisenak Ruben Castrok (10. minutuan) eta Nelsonek (91. minutuan); eta Athleticena Javi Martinezek (22. minutuan).
Bielsaren adierazpen batzuk:
- “Merezita irabazi digu Betisek”
- ” Ez dugu ondo defendatu, ez dugu ondo erasotu”
- “Javi Martinez kaleratu izana ez da funtsezkoa izan, nahiz eta 25 minutuz bat gutxiagoz aritzeak ugaritu egiten dituen gabeziak”
- “Orekarik ez dugu izan jokoan; batez ere, ez dugulako ondo defendatu”
- “Azken unean beste gol bat jasotzea, anekdota da. Beste edozein unetan sar ziezaguketen”.
- “Talde eta klub handi batean aurrean, hobeak izan gara”
- “Harro nago talde osoaz, eta ez bakarrik gaur jokatu dutenaz. Erakutsi dute zenbat maite dituzten zalea, entrenatzailea, eta taldea”.
http://www.youtube.com/watch?v=4Z8IGbL37YA