Bermeo-Athletic (1-6)
DENBORALDI-AURREA
De Marcos, Aduriz, Toquero, Kike Sola eta Beñat izan dira golegileak
Ernesto Valverderen Athleticek garaipen erraza lortuz ekin dio denboraldi-aurreko partida sortari. Hirugarren mailako Bermeori 1-6 irabazi dio. Golegileak hauek izan dira: De Marcos (2), Aduriz, Toquero, Kike Sola eta Beñat.
Duela hilabete batzuk Bermeon izandako suteak kaltetuentzat izango da atzoko partidan bildutako dirua.
Athleticek hurrengo partida Austriako egonaldian jokatuko du, Eintracht Braunschweig taldearen aurka.