Bartzelona, kale edo bale
TXAPELDUNEN LIGA
Final 1/8etako itzulikoen bigarren txanda jokatuko dute gaur eta bihar. Bartzelona-Milan da arreta ia osoa bereganatu duena; gaur jokatuko da, italiarrak 2-0 aurretik direla.
Txapeldunen Ligako final 1/8etako azkeneko lau partida jokatuko dituzte gaur eta bihar, itzuliko neurketen baitan. Hauek dira lau partidak:
- Bartzelona-Milan (gaur, 20:45) (2-0, joanekoan)
- Schalke-Galatasaray (gaur, 20:45) (1-1, joanekoan)
- Malaga-Porto (bihar, 20:45) (1-0, joanekoan)
- Bayern-Arsenal (bihar, 20:45) (1-3, joanekoan)
Aurreko astean, lau talde hauek sailkatu ziren final 1/4etarako: PSG, Real Madril, Borussia Dortmund eta Juventus.