Bartzelona eta Lyon, aurretik

Egilea:

Data: 2012/02/15

Txapeldunen Ligako final-zortzirenetan, joanekoan, kataluniarrek erabakita utzi dute kanporaketa, Leverkusenen irabaziz (1-3), eta frantziarrak errenta txikiarekin joango dira Ziprera (1-0)

Txapeldunen Ligako final-zortzirenen baitan, joaneko bi partida jokatu zituzten atzo iluntzean. Bietan, faboritoek irabazi zuten. Bartzelona nagusi izan zen Leverkusenen (1-3), eta Lyonek Apoel menderatu zuen (1-0).

Bartzelonaren golegileak hauek izan ziren: Alexis (2) eta Messi; Bayerren gola Kadlecek sartu zuen.

Emaitza horrekin, Bartzelonak ia erabakita utzi du kanporaketa. Itzulikoa martxoaren 7an jokatuko dute.

Partidaren kronika hau egin dute Bartzelonaren web gune ofizialean. Fitxa, berriz, hemen duzue.

Lau golak bideo honetan dituzue ikusgai:

http://www.youtube.com/watch?v=dCKioQsHQRQ

Zipren erabakiko da beste kanporaketa

Lyonek alde txikia lortu zuen Apoelen aurka, eta martxoaren 7an erabakiko dute bietako zein ariko den final-laurdenetan.

Partidako gol bakarra Lacazettek egin zuen.

Fitxa eta kronika hemen ikusi ditzakezue.

Bideo honetan duzue gola:

 

http://www.youtube.com/watch?v=sfIA8FAEsV8

Gaur, beste bi partida

Bi neurketa horiei buruzko informazioa atzo eman genuen, hemen.