Bartzelona eta Galatasaray ere sailkatu dira
TXAPELDUNEN LIGA
Kataluniarrek astindua emanez irauli dute Milanen aurkako kanporaketa (4-0), eta turkiarrek Schalkeren zelaian hautsi dute joaneko berdinketa (2-3).
Txapeldunen Ligako final 1/4etako atea beste bi talderi ireki zaie gaur: Bartzelona eta Galatasaray dira biak. Milan eta Schalke kanporatu dituzte, hurrenez hurren.
- Bartzelona-Milan (4-0) (4-2, denera)
Golegileak: Messi (5. eta 40. minutuetan), Villa (55. min.) eta Jordi Alba (92. min.)
- Schalke-Galatasaray (2-3) (3-4, denera)
Golegileak: Neustadter (17. min.) eta Bastos (63. min.) /Altintop (37. min), Yilmaz (45. min) eta Umut Bulut
(95. min).