Bartzelona, estu eta larri; Bayern, nagusitasunez
TXAPELDUNEN LIGA
Kataluniarrek 1-1 berdindu dute, eta kanpoan sartutako golei esker sailkatu da; Bayernek 0-2 irabazi du Juventusen zelaian.
Osatu da finalerdietako laukoa: Bartzelona eta Bayern Munich sailkatu dira gaur. Borussia Dortmund eta Real Madril dira beste biak.
Sailkatzeko bi era ezberdin azaldu dira gaur: Bartzelonak gorriak ikusi ditu PSG kanporatzeko (20 minutuz, kalean egon da), eta Bayernek aise bota du Juventus.
- Bartzelona-PSG (1-1) (3-3 denera)
Golegileak: Pedro (71. min.) / Pastore (50. min)
- Juventus-Bayern (0-2) (0-4 denera)
Golegileak: Mandzukic (64. min) eta Pizarro (91. min.)
Finalerdietako zozketa datorren ostiralean egingo da, etzi, 12:00etan.