Barruan behar luke…

Egilea:

Data: 2013/08/28

TXAPELDUNEN LIGA

  • Realak azken pausoa eman behar du gaur multzoen fasean sartzeko, Anoetan (20:45)
  • Lyonen 0-2 irabazi izana baliatzen asmatu behar du Jagoba Arrasateren taldeak

Gau historikoa izateko osagai guztiak dauzka gaurkoak Anoetan. Reala oso gertu da Txapeldunen Ligako multzoen fasean sartzetik. Pauso txikia bakarrik falta zaio. Lyonen 0-2 irabazi izanak abantaila handia ematen dio, baina eman egin behar du pausoa.

Dena dauka alde, eta batez ere hau: joanekoan erakutsi zuen Lyon baino gehiago dela. Frantziarren hutsunea atzeko lana da, eta hain zuzen, horixe da Realaren indargune handienetakoa: erasoko jokoa. Frantziako partidan oso nabarmen geratu zen hori. Gauzak bere bidetio eraman behar ditu Jagoba Arrasateren taldeak, eta bide horretatik helduko da multzoen fasera.

Jokalariei dagokienez, Carlos Martinez da osatu, eta ziurrenik Dani Estradak beteko du bere lekua. Griezmann, aldiz, sendatu da. Lyonen kasuan, Bisevac erdiko atzelaria zigortua da, joanekoan txartel gorria atera ziolako epaileak (bi hori), eta Miguel Lopes ezker hegaleko atzelaria osatu ezinda ibili da; ikusi egin beharko da osatzen den.

Partida 20:45ean da.

Seferovic eta Griezmann, Realaren bi golegileak Lyoneko partidan.