Baloiaren jabetza lantzeko ariketa bat
Jorge Casteloren ‘Tratado General de Futbol’ liburutik hartu dugu.
Baloiaren jabetza lantzeko ariketa asko daude. Hau da horietako bat. Taula honetan zehaztu ditugu hainbat kontu, eta gero azalduko dugu nola egin behar den.
ARIKETA
ARIKETAREN AZALPENA
- Zelai-erdi osoan egin behar da.
- Lau lauki jarri behar dira lau ertzetan.
- Paseen bidez, baloiaren jabe den taldeak laukietara eraman behar du baloia. Gola honela kontatuko da: laukiaren kanpotik baloia pasatuko du batek laukiaren barrura, han sartu berri den taldekideari emateko. Barrukoak kanpoko taldekideren bati itzuli beharko dio baloia. Hori dena ondo egitean, gola kontatuko da.
- Lauki batean gola sartu eta gero, beste batean sartu beharko du talde horrek. Ezingo du azkena sartu duen laukian sartu.
- Gola sartzen denean, talde horrek segituko du erasoan.
- Laukiak ezingo dira jokalariez bete. Hutsik egon behar dute, eta egoera honetan bakarrik sartu ahalko da bertan: gola sartzeko. Defentsan ari den taldeko inork ezingo du baloia moztu laukiaren barruan.