Baloiak lotu duena ez beza baloiak hautsi
LEVANTE-ATHLETIC (gaur, 16:00)
Arriskuz beteriko partidarekin berrekingo dio taldeak Ligari.
Levante. Bigarren denboraldi bikaina jarraian osatzen ari den talde apala.
Levante. Aurkari deserosoa.
Levante. Denek dakite nola jokatzen duen, baina oso gutxi dira bera menderatzeko gai.
Levante. Atzean sartu, eta kontraerasoan jokatzen duen talde beterano eta zital hori.
Atzean sartu eta kontraerasoa. Aurkariari baloia ematea, “etorri, etorri, harrapatuko zaitut-eta kontraerasoren batean!” pentsatuz.
Athletic. Baloia behar duen taldea.
Athletic: Baloiarekin arriskua sortzen duen taldea, baina baloiarekin arriskuak hartzen dituena. Handiak, gainera.
Athletic. Levanterentzat aurkari aproposa?
Baloiak lotu duena, ez beza baloiak hautsi. Baloarekin bai, baina baloiarekin erne, adi eta kontuz. Opariak, biharko, erregeen egun horretan.