Autokritika egin behar dute, aitzakiarik gabe

Egilea:

Data: 2012/02/19

Nabarmen galdu du Realak Granadan (4-1), bigarren zati osoa 10 jokalarirekin aritu eta gero.

Realak nabarmen galdu du Granadaren aurka (4-1). Bigarren zati osoa jokalari bat gutxiagorekin aritu arren, aurretik ere eskas ibili da taldea.

Bi taldetako bat jokalari bat gutxiagoz geratzen denean minutu askorako, eta 10ekin dagoenak egurra jasotzen duenean, errua bat gutxiagorekin aritzeari botatzen zaio. Halako azalpenak eman dituzte gaur Realekoek. Galdu egin dute Granadan (4-1), bigarren zati osoa 10ekin aritu eta gero. Illarramendi kalera bota dutenean, berdinduta zegoen lehia (1-1).

Kaleratzeak eragina izan duela ez da dudarik. Normalean, ia beti antzematen da aldea. Baina egoera horrek ez du ezkutatu behar aurretik Realak egindakoa. Parez pare zeudenean ere, oso eskas aritu dira Montanierren jokalariak. Granadako askoz hobea izan da partida osoan, eta ez dago aitzakiarik.

Reala oso eskas aritu da defentsan, lekurik hartu ezinda, eta erasoan hobeto ez; jokalariak oso geldirik, baloia zuenari laguntzarik eman gabe, eta ideia zehatzik gabe.

Reala aurreratu egin da, Mikel Gonzalezen golari esker (9. minutuan), baina handik minutura, berdindu egin dio Granadak (Iñigo Perezek). Bigarren zatian, Uchek bi gol sartu ditu (hirugarrena eta laugarrena), eta Jarak bigarrengoa.

Partidako fitxa, hemen duzue ikusgai.

Sailkapenean, Granadak aurrea hartu dio Realari. 28 puntu dituzte batzuek, 27 besteek.

Montanierren adierazpen batzuk

  • “Epailearen lana erabakigarria izan da”.
  • “2-1 atzetik jarri arte, ondo defendatu dugu, baina gero, Granadak erraz izan ditu gauzak”.
  • “Guri ere kosta egingo zaigu mailari eustea, beste talde askori bezala”.

Abelen adierazpen batzuk

  • “Partida osoa menderatu dugu, hasi eta bukatu”.
  • “Gaurko 3 puntuek asko balio dute, aurkari zuzena delako Reala eta ondo ari zelako”.

Bideo honetan dituzue ikusgai partidako golak:

http://www.youtube.com/watch?v=Qiea6ryNrUQ