Aurtenetxe, 2017ra arte

Egilea:

Data: 2012/12/13

ATHLETIC

Ezker hegaleko atzelariak kontratua luzatu du.

Jon Aurtenetxek (Zornotza, 1992)  Athleticen segituko du urte luzez, hala izenpetu baitute klubak eta jokalariak gaur bertan.

2017ra arteko hitzarmena egin dute biek, eta etete-klausula 35 milioi eurokoa dauka kontratu berriak.

17 urterekin egin zuen debuta lehen taldean ezker hegaleko atzelariak, Werder Bremen aurkako partidan (0-3), San Mamesen.