Aukera taktiko batzuk Bartzelonak jarritako sarea puskatzeko

Egilea:

Data: 2017/01/20

REALA-BARTZELONA (KOPA 16-17)

  • Ezertan hasi baino lehen, ohar txiki bat: partida zuzenean telebistaz ikusita egin dut lan hau, ez dut birritan edo hirutan ikusi. Beraz, zehaztasunak ez edukitzea litekeena da zenbait kontutan, patxadaz eta lasai askotan ikusteak ematen duena, hain zuzen.
  • Bartzelonak defentsako estrategiaren gainean eraiki zuen estrategia osoa atzokoan. Realaren azkenaldiko joko erauntsia (berak pairatu zuena ligako partidan, adibidez) geratu nahi zuen Luis Enriquek. Ondorengo ezaugarri hauek nabarmenduko nizkioke defentsako estrategiari:
  1. Presio altua
  2. Xabi Prieto, eta batez ere Zurutuzaren gainean beti aurkariren bat egotea (Busquets eta Iniesta, gehienetan).
  3. Yurik Realaren jokoa sortzen daukan eragina deuseztea, Rakitic eramanez Yuriren ingurura-gainera.
  4. Velaren sormena itotzea Digneren bidez.
  5. Realak presio altua gainditzen zuenean, lerroak askoz ez atzeratzea, ahalik eta gehien eutsiz atzelarien lerroak posizio altuari.
  • Realak, Bartzelonaren defentsako estrategiaren aurrean, ez zuen asmatu sarea puskatzen. Ondorengo egoera honetan bakarrik asmatu zuela esango nuke:
  1. Jokoaren sorreran, Illarramendi jaisten zenean Navas eta Iñigo erdiko atzelarien artean jartzeko, 3×2 eginez.
  • Hortik aurrera ezin izan zuen jokoa Bartzelonaren areara eraman. Arazoa teknikoa izan zen sarri, baloia galtzea ekarri zuena, baina hemen, ikuspegi taktikotik aztertuko dugu zergatik kateatu zen Reala. Ondorengo ‘akatsak’ ikusi nizkion nik:
  1. Xabi Prietok eta Zurutuzak ez zuten aukera baliatu zelaiaren erdian aurrelariari eta hegalekoei zuloak sortzeko. Ia-ia, buruz buruko zaintza egiten zietela ikusita Iniestak eta Busquetsek. lekutik atera behar zituzten, nahiz eta mugimendu horiekin Realeko biak erasoko jokotik urrundu. Laguntzako desmarkeak egin behar zituzten gehiagotan, beraien zelaira edo hegaletara, Bartzelona hausteko zelaiaren erdi-erdian.
  2. BARTZELONA vs REALA - Football tactics and formations

  3. Oiartzabal eta Vela hegalean geratu ziren gehienetan, hegaletik barrura egin gabe. Oiartzabalek egin zuen mugimendu hori behin baino gehiagotan, baina ez zeukan lekurik, espazioak sortzeko lana ez zutela egiten taldekideek (1. puntuan aipatutakoa). Velak baloia oinetan hartzen zuenean egiten zuen barrura, baina aukera hori baloirik ez zeukanean egin beharko zukeen, lehenago, ez a posteriori.
  4. BARTZELONA vs REALA - Football tactics and formations

  5. Vela eta Oiartzabal kanpoan geratzeak, bidea itxi zien Yuriri eta Aritzi gora igotzeko. Yuri igo zen, eta berak egin zuen minik gehien, baina esango nuke igoera horiek defentsatik erasorako trantsizioetan egindakoak izan zirela, Bartzelonak defentsako sarea antolatu gabea zuenean.
  6. BARTZELONA vs REALA - Football tactics and formations

  7. Willian Jose, Velak eta Oiarzabalek Bartzelonako atzelarien lerroko norbait zeukatenean zaintza egiten, laguntzako desmarkeak egin zituzten ia beti. Baita Juanmik eta Canalesek ere bigarren zatian. Hausturako desmarkeak ziren atzo eraginkorrak, ikusirik zein aurreratua zeukan atzeko lerroa Bartzelonak. Laguntzako desmarkeak eraginkorrak izango ziren aurretik desmarkekoak egon izan balira. Sakontasunik gabe aritu zen Reala horregatik, eta Bartzelonakoei erraztu egin zien lana.
  8. Baloi luzeen aukera ona zen, baina ez Realak erabili zuen bezala, besterik gabe eta edozein tokitatik luze joz, eta hegaletik hegalera aldatzeagatik aldatuz. Bartzelona defentsan jarrita zegoen bezala jarrita, Yurik eta Aritzek aukera ederra zeukaten atzetik aurrera puskatzeko, atzeko lerroaren bizkarrera (baina horretarako, 2. puntuan azaldutakoa zen arazoa). Baloi luzeak eraginkorrak izango ziren aurretik espazioak sortu-bete-baliatu ekuazioa eman izan balitz; mugimendu egokiak egon izan balira, azken batean.
  • 6 puntu hauetan esandakoa kontuan izanda, Realak hemen azpiko marrazkian azaltzen den bezala jarri beharko zuen erasoan, Bartzelonaren defentsako sarea hausteko. Badakit marrazkietan oso erraza dela azaltzea zelaian egin beharrekoa, eta marrazkia estatikoa dela; jokoa aldiz, dinamikoa. Baina dinamika horrek estatika honetatik abiatu beharko zuen nire ustez.

BARTZELONA vs REALA - Football tactics and formations

Futboleko entrenatzailea eta kazetaria