Athleticen analisi taktikoa

Egileak: eta

Data: 2012/03/03

Nola jokatzen du erasoan eta defentsan Marcelo Bielsaren taldeak? Baliabide horiek aztertu ditugu.

Athleticek jokatzeko eredu zehatza dauka Bielsarekin. Hainbat ezaugarri du erasoan eta defentsan. Bi bideotan aztertu ditugu guztiak, baina beste ezaugarri hauek ere nabarmendu beharrekoak dira:

  • Ia beti, 11ko berarekin aritzen da, baina Ligaren hasieran, proba asko egin zituen Bielsak.
  • Zenbait jokalari, inoiz aritu ez diren lekuetan ere jarri zituen, eta oraindik ere jartzen ditu.
  • Erasoan, oinarri nagusia hau da: espazioak edo zuloak sortu mugimenduen bitartez, eta beste mugimendu batzuekin espazio edo zulo horiek bete, gero baliatu ahal izateko.
  • Dinamismo handiko taldea da, baina beti oreka du helburu.
  • Bielsa zalea atsenedaldietan aldaketak egiten, lehen zatian ikusitakoa ez bazaio gustatzen.

 

Futbolari ohia eta entrenatzailea.

Futboleko entrenatzailea eta kazetaria