Athleticek puntua bilduz ekin dio lehiaketari

Egilea:

Data: 2014/09/17

TXAPELDUNEN LIGA

Lehiaketa hau nolakoa den ikusi du gaur Athleticek, Xaktharren aurka.

Athleticek puntu bat dauka Txapeldunen Ligan. Xaktharrek eraman du bestea San Mamestik. Ez du ematen espero zen hasiera bezain ona, baina irabazi ezin denean ez galtzea ontzat jo behar da.

Partida gogorra izan da, eta aukera garbi asko ez da izan. Defentsako lana nagusitu da bi taldeetan, edo bestela, erasoan ez dira diren bezain onak azaldu. Nabarmen geratu da Athleticentzat Txapeldunen Ligan gauza asko egin behar direla ondo puntuak hirunaka batzeko. Eta argi geratu den bestea da Xakthar oraindik ere talde ona dela.

Hau hasi baino ez da egin, baina ez da luzea izango. Beste bost partidak konturatzerako igaroko dira, eta puntuak batzen segitu beharrean da Athletic. Hurrengo partida, irailaren 30ean, Bielorrusian, BATEren zelaian. Gaur 6-0 galdu du Porton…