Athleticek irabazi; Realak eta Lagunakek galdu

Egilea:

Data: 2012/03/11

Emakumezkoen Lehen Mailan, lehengo lekuan segitzen dute gure hiru taldeek. Lagunak jaitsieran da.

Ez da oso igande gozoa izan Emakumezkoen Lehen Mailan gure hiru taldeen jarduna batera aztertzen bada. Izan ere, Athleticek bakarrik irabazi du; Realak eta Lagunak galtzaile izan dira.

Sailkapenean, lehengo lekuan segitzen dute hirurek, eta larrien dabilena Lagunak da, jaitsieran delako.

Athleticek emaitza handia lortu du Huelvan (0-4).

Realak Collerensaren zelaian gutxi behar izan du punturen bat ateratzeko (1-0), eta Lagunaki gauza bera gertatu zaio etxean, Transportes Alcaineren aurka (0-1).

Emaitzak eta sailkapena.