Athleticek eta Realak irabazi; Lagunakek galdu

Egilea:

Data: 2012/03/18

Emakumezkoen 1. Mailako 25. jardunaldiaren ondoren, lehengo lekuan segitzen dute sailkapenean hirurek.

Athletic eta Reala irabazle izan dira gaur, emakumezkoen 1. Mailako 25. jardunaldian.

Zuri-gorriek Collerense menderatu dute Lezaman (3-1). Sailkapenean, bigarren dira. 3 puntura daukate Bartzelona liderra.

Txuri-urdinak San Gabriel baino hobeak izan dira Zubietan (3-0). Sailkapenean, zazpigarren jarraitzen dute, baina seigarrena den Huelva puntu bakarrera daukate orain, gaur galdu egin baitu.

Beste egoera batean dago Lagunak. Barañaingo taldeak ezin du burua altxatu, eta gaur ere galdu egin du, Olivenzaren zelaian (4-0). Azken hirugarren daude. Nafarren onerako, inguruko denek ere galdu egin dute gaur.

Emaitza guztiak eta sailkapena.

ATHLETIC-CLUB.NET