Athleticek ere irabaz dezake Liga
Bartzelona liderra menderatu zuen atzo Lezaman, eta orain, hiru puntu atzetik dira zuri-gorriak emakumezkoen Lehen Mailan.
Egun handien parekoa izan zen atzokoa Athleticeko emakumezkoentzat. Bartzelona liderrari irabazi zieten Lezaman (3-1), eta Liga irabazteko aukerak handitu egin dira. Orain, hiru puntu aurretik dira kataluniarrak, eta hiru partida falta dira.
Gainera, atzoko emaitzari esker, berdinduta bukatzen badute, Athletic izango da txapeldun, Bartzelonan gol bategatik galdu zuelako (1-0).
Hemen dago atzokoaren kontakizuna, Atheticen web gunetik hartua.