Athleticek belar artifizialean jokatu beharko du Moskun

Egilea:

Data: 2012/02/07

Lokomotiven zelaia ez dago prestatuta aurreikusten den eguraldiari aurre egiteko, eta Moskuko beste estadio batean izango da partida: Luzhnikin

Datorren ostegunean jokatuko du Athleticek Europako Ligako joaneko neurketa Moskun, Lokomotiven aurka, eta belar artifizialean aritu beharko dute bi taldeek. Hala jakinarazi du Athleticek.

Lokomotiven zelaiak ez ditu betetzen aurreikusten den eguraldiari aurre egiteko baldintza egokiak, eta UEFAk jakinarazi du Errusiako hiriburuko Luzhniki estadioan izango dela partida.

Bestalde, kanporaketa horretan ez da ariko errusiarren fitxaketa nagusia: Roman Pavliutxenko. Fitxatu berri du taldeak, baina Europako lehiaketetan ezingo du jokatu, denboraldi honetan Europako txapelketetan aritu delako Tottenhamekin, bere talde ohiarekin.

Luzhniki estadioa