Athletic-Reocin; Reala-Huelva; eta Malaga-Lagunak
Hiru partidak dira garrantzitsuak Emakumezkoen Lehen Mailan, baina gipuzkoarrenak eta nafarrenak apartekoa dauka, aurkari zuzenen aurka ariko baitira.
Emakumezkoen Lehen Mailan, 23. jardunaldia jokatuko dute gaur eta bihar. Gure taldeen partidak hauek dira:
- Athletic-Reocin (gaur, 18:00)
- Reala-Huelva (bihar, 12:00)
- Malaga-Lagunak (bihar, 12:30)
Hiru neurketak dira garrantzitsuak, baina Realarena eta Lagunakena are garrantzitsuagoak, aurkari zuzenen aurka jokatuko dutelako. Realak bere aurretik du Huelva sailkapenean, eta 4 puntuko aldea dago bien artean. Irabaziz gero, asko gerturako lirateke.
Lagunaken kasuan, atzetik du Malaga, 3 puntura, eta hain justu, Malaga da jaisteko postuetan dagoen taldea, azken hirugarren.
Athleticek, aldiz, partida samurra du, Reocin azken sailkatuaren aurka. Azken bi asteburuetan bi berdinketa egin dituzte zuri-gorriek, eta gaur aukera ona daukate garaipenen bidera itzultzeko.
Jardunaldi osoa eta sailkapena, hemen.