Athletic-Reala derbia, gaur goizean
EMAKUMEZKOEN 1. MAILA
14. jardunaldia jokatuko dute, eta Lagunakek Collerenseren zelaian du partida.
Emakumezkoen 1. mailan, gaur, osteguna , jardunaldia izango da. 14.a, hain zuzen ere. Eta Euskal Herriko futbolarentzat berezia. Izan ere, Athleticek eta Realak derbia jokatuko dute. 11.30ean hasiko da Lezaman, eta oso egoera ezberdinean daude bi taldeak: Athletic lider da, eta Reala beheruntz doa; azken laugarren dago orain.
Lagunakek ere partida izango du, 11:00etan, Collerenseren zelaian. Neurketarik ez dute irabazi oraindik nafarrek, eta azkena dira.
Gure taldeen partidak:
- Athletic-Reala (gaur, osteguna, 11:30)
- Collerense-Lagunak (gaur, osteguna, 11:00)
Jardunaldi osoa eta sailkapena