Atezain titularrik gabe
REALA-ATHLETIC DERBIA
Claudio Bravo eta Gorka Iraizoz min hartuta daude, eta ez dira ariko etziko partidan.
Derbiak bereziak direla esan izan da beti, ez direla ohiko partidak. Giroari, jokalarien grinari eta halakoei erreparatzen zaie baieztapena egiteko. Etzikoak izango du beste berezitasun bat ere: Reala eta Athletic atezain titularrik gabe ariko dira.
Atzo, Claudio Bravok hartu zuen min entrenamenduan, eta eskuin besoko erradio hezurra hautsi zuen. Atzo egin zioten ebakuntza, eta pare bat hilabete beharko ditu osatzeko.
Athleticen, Gorka Iraizoz dabil minez. Ezker belaunaren atzealden zartadura dauka, eta ez dirudi osatuko denik etziko.
Hortaz, bi atezain gaztek jokatu beharko dute: Eñaut Zubikaraik Realean, eta Raul Fernandezek Athleticen.