Aspaldiko ezaguna, aurkari: Olympique Lyon

Egilea:

Data: 2013/08/09

TXAPELDUNEN LIGA

  • Realak etxean jokatuko du itzulikoa, multzoen fasera sailkatzeko kanporaketan.
  • Lyonek kanporatu zuen Reala lehiaketa honetako final 1/8etan 2003-2004 denboraldian.

Realaren aurkaria Olympique Lyon izango da Txapeldunen Ligako multzoen fasera sailkatzeko kanporaketan. Itzulikoa Anoetan izango da, abuztuaren 28an (20:45); joanekoa, Lyonen, abuztuaren 20an (20:45).

Aurkari ezagunak dira biak. Izan ere, 2003-2004 denboraldian, Reala Europan azkenekoz lehiatu zen aldian, elkarren aurka jokatu zuten final 1/8etan, Txapeldunen Ligan orduan ere. Frantziarrek gainditu zuten kanporaketa.

Hainbat datu Lyoni buruz:

  • Denboraldi honetako taldea hau da.
  • Jokalari ezagunenak: Remy Vercoutre (atezaina), Miguel Lopes (hegaleko atzelaria), Maxime Gonalons (erdilaria), Yoan Gourcuff (erdilaria), Steed Malbranque (erdilaria), Clement Grenier (erdilaria), Bafetimbo Gomis (aurrelaria) eta Alexandre Lacazette (aurrelaria).
  • Entrenatzailea Remi Garde da. Eta atezainen entrenatzailea, historiko bat: Joel Bats.
  • Frantziako ligan, Ligue 1n, aurreko denboraldian, hirugarren izan zen, PSG eta Olympique Marsellaren atzetik.
  • Palmaresa: zazpi aldiz irabazi du Ligue 1, denak jarraian: 2002tik 2008ra. Kopa bost bider irabazi du: azkenekoa, 2012an.

Denboraldi aurre honetako partida bateko Lyonen 11koa.