Amorebietak ekingo dio Bigarren Mailara igotzeko kanporaketari

Egilea:

Data: 2012/05/19

Linenseren aurka ariko da gaur arratsaldean, Urritxen (18:30).

Heldu da eguna. Amorebietak historia egiten segitu nahi du, eta denboraldi bikaina biribiltzeko aukerari gaur ekingo dio. Bigarren Mailara igotzeko kanporaketako joanekoa jokatuko du gaur arratsaldean, zaleen aurrean (18:30).

Aurkaria Linense izango du, Gibraltarreko taldea. Bigarren bukatu zuen laugarren multzoan, Cadizen atzetik, lau puntura.

Lugo-Eibar, bihar arratsaldean

Euskal Herriko beste taldearen txanda bihar izango da. Eibarrek Lugon jokatuko du (18:00, ETB). Lugo hirugarren sailkatu da lehen multzoan, Real Madril B eta Teneriferen atzetik.

Kanporaketa guztiak, hemen.

2.B Mailara igotzeko gure taldeen partidak

  • Laudio-Ourense (gaur, 18:00)
  • Logroñes-Peña Sport (bihar, 18:00)
  • Mutilvera-San Fernando (gaur, 18:30)
  • Utebo-Izarra (gaur, 19:00)
  • Parla-Barakaldo (bihar, 11:30)
  • Beasain-Levante B (bihar, 18:00)
  • Azuqueca-Tudelano (bihar, 19:00)
  • Mar Menor-Portugalete (bihar, 19:00)

Kanporaketa guztiak, hemen.