Amorebieta eta Reala B aurrez aurre, bihar
Bigarren B Mailako 2. multzoko neurketa erakargarriena da gureen artean, Athletic Bk eta Mirandesek jokatuko dutenarekin batera.
BigarrenB Mailako 26. jardunaldia izango da jokoan asteburuan, eta gureen artean, beste derbi bat jokatuko dute; oraingoan, Amorebieta eta Reala B ariko dira aurrez aurre.
Beste neurketa erakargarria hauxe da: Athletic Bren eta Mirandesen artekoa.
Gureen partida guztiak hauek dira:
- Athletic B-Mirandes (bihar, 16:00, ETB1)
- Amorebieta-Reala B (bihar, 17:00)
- Burgos-Eibar (bihar, 20:15)
- Zamora-Alaves (etzi, 17:00)
- Segoviana-Real Union (etzi, 17:00)
- Palencia-Osasuna B (etzi, 17:00)
- Sestao-Gimnastica (etzi, 17:00)
- Lemoa-Salamanca (etzi, 17:00)
Jardunaldi osoa, hemen.

Reala B eta Amorebieta, lehen itzuliko partidan. Amorebietak irabazi zuen (0-1). LUIS MICHELENA