Alvaro Cervera da Racingeko entrenatzaile berria

Egilea:

Data: 2012/03/09

Denboraldia amaitu arte fitxatu du. Egun, Recreativoko entrenatzailea zen, eta joan zen sasoiaren zati batean Real Union zuzendu zuen.

Alvaro Cervera hautatu du Racing Santandarrek entrenatzaile lana betetzeko. Denboraldia amaitu arte sinatu du, eta Juanjo Gonzalezen lekua betetzera doa.

Ez zegoen talderik gabe, Recreativo entrenatzen zebilelako, baina Bigarren Mailako taldea utzi eta Lehen Mailara egin du jauzia. Inoiz entrenatu gabea da Maila gorenean.

Euskal Herrian ere ibilia da, aurreko sasoian Real Unioneko entrenatzaile izan zelako 2. B Mailan. Ez zuen denboraldia amaitu, zuzendaritzak bidali egin zuelako.

Alvaro Cervera, Real Unionen zela.