Nazioarteko Ligak: asteburuko emaitzak eta sailkapenak
Espainiakoan, Real Madrilek handitu egin du Bartzelonarekiko aldea: 10 puntu aurretik da orain
Asteburu oparoa izan da hau Europako Ligetan, eta Argentinako Clausura Torneoan ere jokatu dute lehen jardunaldia. Hemen dituzue emaitzak eta sailkapenak ikusteko loturak, Ligaz Liga:
- Espainiako Ligan, badira berrikuntzak sailkapenaren bi muturretan. Goialdean, Real Madrilen aldea 10 puntukoa da orain Bartzelonarekiko, eta behealdean, Zaragozak irabazi izana da albistea. Gaur osatuko da jardunaldia, Reala-Sevilla partidarekin. Emaitzak eta sailkapena.
- Ingalaterrako Premier Leaguen, Manchesterreko bi taldeek segitzen dute buruan, eta Arsenalek Chelseari hartu dio aurrea, laugarren postua lortzeko lehian. Behean, Wiganek arnasa hartu du Bolton azkenaurrekoari irabaziz, baina azkena segitzen du, hala ere. Lehia nagusian, Manchester Unitedek irabazi egin zion Liverpooli (2-1). Emaitzak eta sailkapena.
- Italiako Lega Serie An, bi albiste nagusi: Novara azken sailkatuak Interren zelaian irabazi izana (0-1), eta pare bat partida bertan behera geratu izana. Bi aurrenak, Milan eta Juventus garaile izan dira. Gaur gauean osatuko da jardunaldia, Napoli-Chievo eta Siena-Erroma partidekin.Emaitzak eta sailkapena.
- Alemaniako Bundesligan, nabarmentzeko bi kontu: goialdean dabiltzan bi talderen arteko neurketan, Borussia Monchengladbachek astindua eman zion Schalkeri (3-0), eta bestetik, Hertha Berlinek kargutik kendu du Michael Skibbe entrenatzailea; bost partida bakarrik egin ditu karguan. Emaitzak eta sailkapena.
- Frantziako Ligue 1en, emaitza harrigarri hainbat izan dira: Lyonek etxean galdu du Caenen aurka (1-2); PSG liderrak berdindu egin du Niza azken-hirugarrenaren zelaian (0-0); eta gol festa izan da Lille eta Girondinsen artean (4-5). Emaitzak eta sailkapena.
- Argentinako Clausura Torneoan, Lanus da lehen liderra. Gaur osatuko da jardunaldia, Colon-Arsena partidarekin. Emaitzak eta sailkapena.
Aste honetan, bideo hau aukeratu dugu: Lille-Girondins neurketetan izan ziren 9 golak.
http://www.youtube.com/watch?v=2lNcbOQFTXc