Beste kolpe bat azken minutuan

Egilea:

Data: 2012/02/12

Athleticek luzapeneko tartean galdu du Betisen zelaian (2-1), azken 25 minutuetan jokalari bat gutxiagoz aritu eta gero

Eroa izan zen partida. Kontrolik gabekoa. Ez Betis, ez Athletic, ez ziren gai izan neurketaren erritmoa geratzeko, eta joan-etorri zoroan joan zen lehia osoa. Halakoetan, edozer gertatzea ez da harritzekoa izaten. Aukera horien artean dago azken minutuan galtzea, eta zigor hori pairatu zuen Bielsaren taldeak (2-1).

Azken 25 minutuak jokalari bat gutxiagoz aritu ziren zuri-gorriak, epaileak Javi Martinezi bigarren txartel horia atera eta gero.

Emaitza txar horrekin, Athletic zortzigarren postura jaitsi da behin-behineko sailkapenean.

Partidako golak honela banatu zituzten: Betisenak Ruben Castrok (10. minutuan) eta Nelsonek (91. minutuan); eta Athleticena Javi Martinezek (22. minutuan).

Bielsaren adierazpen batzuk:

  • “Merezita irabazi digu Betisek”
  • ” Ez dugu ondo defendatu, ez dugu ondo erasotu”
  • “Javi Martinez kaleratu izana ez da funtsezkoa izan, nahiz eta 25 minutuz bat gutxiagoz aritzeak ugaritu egiten dituen gabeziak”
  • “Orekarik ez dugu izan jokoan; batez ere, ez dugulako ondo defendatu”
  • “Azken unean beste gol bat jasotzea, anekdota da. Beste edozein unetan sar ziezaguketen”.
Pepe Melen adierazpen batzuk:
  • “Talde eta klub handi batean aurrean, hobeak izan gara”
  • “Harro nago talde osoaz, eta ez bakarrik gaur jokatu dutenaz. Erakutsi dute zenbat maite dituzten zalea, entrenatzailea, eta taldea”.
Partidako hiru golak bideo honetan dauzkazue ikusgai:


http://www.youtube.com/watch?v=4Z8IGbL37YA