Clausura Torneoa hasi da Argentinan
Lehen bi partidak jokatu dituzte bart, eta Boca Juniors eta Lanus garaile izan dira Olimpo eta San Lorenzoren aurka, hurrenez hurren.
Amerikako futbolean aparteko xarma daukate Argentinako txapelketek. Apertura eta Clausura izena dute, eta orain, Clausura jokatzen hasi dira. Asteburu honetan ari dira jokatzen lehen jardunaldia.
Lehen bi lehiak jokatu dituzte, eta hauek izan dira emaitzak:
- Boca Juniors-Olimpo (2-0)
- Lanus-San Lorenzo (4-1)
Ohi bezala, itzuli bakarrera jokatuko dute txapelketa 20 taldeek, eta amaitutakoan zehaztuko da zein taldek galduko duten maila eta zeinek jokatuko duten kanporaketa 2011-2012 sasoi honetan. Batez bestekoen bidez zehazten dira leku horiek.
Txapelketari buruzko informazio zehatza aurkitu dugu hemen.