Afrika Kopako bi finalerdiak, gaur

Egilea:

Data: 2012/02/08

Zambia eta Ghana 17:00etan neurtuko dira, eta Mali eta Boli Kosta 20:00etan

Kanute Malikoa eta Zoro Boli Kostakoa, 2008an bi selekzioek jokatu zuten partidan. REUTERS

Afrikako futbolarentzat egun handia da gaur, kontinente horretako selekzioen txapelketa nagusiko finalerdiak baitira. Gaur jakingo da zein bi taldek izango duten Afrika Kopa irabazteko aukera. Hauek dira bi finalerdiak:

  • ZAMBIA-GHANA (17:00, Bata)
  • MALI- BOLI KOSTA (20:00, Libreville)

Aldez aurretik, lehen finalerdian Ghana da faboritoa, baina Zambia ezin da baztertu, txapelketa handia ari baita egiten. Beste finalaurrekoan zailagoa da asmatzea, bi selekzio handi direlako Mali eta Boli Kosta.

Senegalek kargutik kendu du Amana Traore entrenatzailea

Oso emaitza txarrak izan ditu Senegalek aurtengo Afrika Kopan, eta halakoetan gertatu ohi den bezala, entrenatzaileari bota diote errua. Amana Traore kargutik kendu du Federazioak. Orain, ordezkoaren inguruan eztabaida dago herrialdean. Azkenaldian bezala herrialdeko bat jarri, edo kanpokoren bat eramatea da auzia.