Illarramendi jokatzeko moduan egongo da datorren astean

Egilea:

Data: 2012/02/08

“Oso pozik nago taldekideekin batera entrenatzen hasi naizelako”, adierazi du erdilariak

Joan da denbora pixka bat Asier Illarramendik min hartu zuenetik belaunean, bi hilabete pasa, eta harrezkero, jokatu ezinda dago Mutrikuko erdilaria. Baina berehala izango du lehiatzeko aukera; datorren astean, hain zuzen. Taldekideekin batera ari da entrenatzen, eta pozik da.

Gaur azalpenak eman ditu prentsa aretoan, eta hemen dago berak esandakoa.

Illarramendi Espanyolen aurkako partidan, min hartu zuen egunean. RUBEN PLAZA /NdG