Ekizak kontratua luzatu du
Athleticeko erdiko atzelariak 2015eko ekainaren 30era arte sinatu du

Josu Urrutia eta Borja Ekiza gaur, kontratu berria sinatu berritan. ATHLETIC CLUB
Borja Ekizak eta Athleticek bat egin dute ados jartzeko orduan, eta erdiko atzelarik kontratua luzatu du. 2015eko ekainaren 30era arte, hain zuzen. Hitzarmena eteteko klausula 25 milioi eurokoa da. Gaur eguerdian izan da sinatze ekitaldia, Ibaiganen, eta Josu Urrutia presidentea eta jokalaria bera egon dira bertan.