Athleticen azken txangoa Txapeldunen Liga honetan

Egilea:

Data: 2014/11/25

TXAPELDUNEN LIGA

Multzoen faseko azken-aurreko jardunaldia gaur hasiko da.

Athleticek Txapeldunen Ligako azken-aurreko jardunaldiko partida jokatuko du gaur Xakthar Donetsken aurka Lviven (Ukraina). Lehiaketa horretan jarraitzeko batere aukerarik gabe da, baina Europako Ligan jarrai dezake bidea, baldin eta Batek Portori irabazten ez badio. Athleticen emaitza edozein izanda ere kasu horretan, azken partidan erabakiko litzateke euskal herritarrak edo esloveniarrak diren Europako Ligan ariko direnak; elkarren aurka ariko dira San Mamesen.

Baina Batek Porto menderatuko balu eta Athleticek irabazi ez, Bate gaur bertan sailkatuko litzateke Europako Ligara

Gaurko partidak eta ordutegiak hauek dira:

H MULTZOA

  • Bate-Porto (18:00)
  • Xakthar-Athletic (20:45)

Sailkapena: Porto (10 pt), Xakthar (8 pt), Bate (3 pt), Athletic (1 pt)

E MULTZOA

  • M. City-Bayern (20:45)
  • CSKA Mosku-Erroma (18:00)

Sailkapena: Bayern (12 pt), Erroma (4 pt), CSKA Mosku (4 pt), M. City (2 pt)

F MULTZOA

  • PSG-Ajax (20:45)
  • Apoel-Bartzelona (20:45)

Sailkapena: PSG (10 pt), Bartzelona (9 pt), Ajax (2 pt), Apoel (1 pt)

G MULTZOA

  • Sporting Lisboa-Maribor (20:45)
  • Schalke-Chelsea (20:45)

Sailkapena: Chelsea (8 pt), Schalke (5 pt), Sporting (4 pt), Maribor (3 pt)