Amerika Kopako multzoak zozkatu dituzte bart

Egilea:

Data: 2014/11/25

AMERIKA KOPA

2015eko ekainaren erdialdean eta uztaila hasieran jokatuko dute Txilen hamabi selekziok.

Amerika Kopa datorren urtean jokatuko dute Txilen, uda hasieran (ekainaren 11tik uztailaren 4ra), eta bart egin dituzte multzoen zozketak.

Hamabi selekzio ariko dira hiru multzotan banatuta, eta bakoitzeko lehen biak sailkatuko dira final-laurdenetara, hirugarren postuan geratzen diren bi onenekin batera.

Hau eman du zozketak:

A MULTZOA

  • Txile
  • Ekuador
  • Mexiko
  • Bolivia

B MULTZOA

  • Argentina
  • Uruguai
  • Paraguai
  • Jamaika

C MULTZOA

  • Brasil
  • Kolonbia
  • Peru
  • Venezuela

2011ko edizioan, azkenekoan, Uruguaik irabazi zuen.