Izarrak, Leioak eta Barakaldok gehiago nahi dute
ESPAINIAKO KOPA
- Hirugarren kanporaketa jokatuko dute gaur, partida bakarrera eta etxetik kanpo. Hau gaindituz gero, 1. mailako aurkariak ere izango dituzte hurrengo kanporaketako zozketan.
- Alavesek atzo lortu zuen kanporaketa hau gainditzea, Mirandesi 0-1 irabaziz.
Egun historikoa izan daiteke Izarra, Leioa eta Barakaldorentzat gaurkoa. Espainiako Kopako hirugarren kanporaketa dute jokoan, eta partida bakarrera jokatuko denez, irabazteak saria ekarriko lieke: laugarren kanporaketan aritzea. Hor sartuko dira lehian 1. mailako aurkariak.
Hauek dira gure hiru taldeen partidak:
- L’Hospitalet-Izarra (20:30)
- Huesca-Barakaldo (20:30)
- Cornella-Leioa (21:oo)
Izarra da 3. mailako talde bakarra kanporaketa honetan.
Alavesek bart lortu du kanporaketa gainditzea, Mirandesen 0-1 irabazi eta gero. Manu Barreirok sartu zuen gola partida amaitzear zela.