Hiru partida handi

Egilea:

Data: 2014/09/24

ESPAINIAKO LIGA

Bosgarren jardunaldian, gaur, Eibarrek Vila-real hartuko du Ipuruan; Athleticek Vallecasen jokatuko du; eta Realak Sevillaren zelaian.

Ligako bosgarren jardunaldia atzo hasi zen jokatzen, eta gaur, gure hiru taldeen txanda izango da. Hauek dira partidak eta ordutegiak:

  • Eibar-Vila-real (20:00)
  • Rayo-Athletic (20:00)
  • Sevilla-Reala (22:00)

Sailkapenean, Eibarrek sei puntu dauzka; Realak lau, eta Athleticek hiru.