Espainiako Kopako hirugarren kanporaketara heldu nahi dute Izarrak, Barakaldok eta Leioak

Egilea:

Data: 2014/09/10

ESPAINIAKO KOPA

  • Gaur jokatuko dute bigarren kanporaketa, partida bakarrera.
  • Bart, Alavesek 2-0 irabazi dio Osasunari, luzapenean.

Espainiako Kopako bigarren kanporaketa jokoan da, eta Euskal Herriko talde batek lortu du dagoeneko hirugarrenera igarotzea. Alavesek bart Osasuna kanporatu du (2-0, luzapenean), eta lehiaketan jarraituko du.

Gaur dituzte partidak beste hiru taldek. Hauek dira:

  • Leioa-Teruel (19:30)
  • Izarra-Somozas (20:00)
  • Aviles-Barakaldo (20:30)