Espainiako Kopako lehen kanporaketa gaur jokatuko dute
ESPAINIAKO KOPA
Partida bakarrera da kanporaketa, eta Euskal Herriko bost talde ariko dira lehian. Leioak eta Sestaok elkarren aurka jokatuko dute.
Espainiako Kopako lehen kanporaketa jokatuko dute gaur, eta hauek dira Euskal Herriko taldeen partidak eta ordutegiak:
- Barakaldo-Trival Valderas (20:15)
- Leioa-Sestao (19:30)
- Izarra-Granadilla (20:00)
- Oviedo-Amorebieta (20:30)
Bigarren kanporaketako zozketa ere egin zuten bere garaian, eta aurkari hauek izango lituzkete gure taldeek sailkatuko balira:
- Barakaldo-Aviles/Marino de Luanco
- Leioa-Sestao/Puertollano-Teruel
- Izarra-Somozas/Barea
- Amorebieta jokatu gabe igaroko litzateke hirugarren kanporaketara